Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ILARRATZ (ILARRAZ)

Fotografía Ilarratz

INFORMAZIO OROKORRA

Itsas-mailatik 551 m-ko altueran eta Iruñetik 18 km-ra dago kokatuta Ilarratz. Mugakide ditu ipar-ekialdean Osteritz, hegoaldean Eskirotz eta mendebaldean Urdaitz. 15 biztanle ditu (2020) eta Done Jakue bidea iragaten da bere lurretatik.


HISTORIA

1268ko "Berramarrenaren Liburuan" espresuki herriaren izena agertzen ez den arren, Osteritz eta Akerreta artean zerrendatutako San Martin deitutako tokiarekin identifika daiteke, izan ere, hauxe baita Ilarrazko kale bakarraren izena. 1427an, dirudienez, kontzeju bakarra osatu zuen Eskirotzekin; bertako bizilagun guztiak kapareak ziren, eta, beraz, ez zuten jaurerri-kargarik.

1835-1845eko udal erreformen garaira arte, Esteribarko bailarako agintari komunez gain, herriko etxeen artean txandaka aukeratzen zen errejidore bat izan zuen bertako autoritate propiotzat.


ONDARE ARKITEKTONIKOA

Gurutze Santuaren Eliza (lehen Martin Toursekoa zena), gaur egun The Abbey (Abadia) bezala ezaguna, Iruñeko Artzapezpikutzak partikular bati saldu zion 2008an. Ilarratz eta Ezkirotz artean erdi-bidean dagoen eraikuntza da, harriz egina, gotiko berantiarreko estilokoa (XVI. mendea), nabe bakarrekoa, habeartearen altuera bereko alboko kapera batekin (ebanjelioaren aldea), burualde zuzena eta oinaldean kanpandorrea dituena. Geroagoko aldaketa batzuek (XVII. mendekoak aurrerantzean) egiturari eta altzariei eragin zieten. Epistolaren aldeko hormatik sartzen da, arkupez babestutako erdi-puntuko arkudun ate batetik. Estalkia gurutze-ganga izartuz egina da, eta giltzarriak ditu eremu guztietan, oinaldeko zatian izan ezik, non goi-dinteldun korua baitago, dorrearen beheko aldearekin bat datorrena. Bere erretaula nagusia, egur urreztatu eta polikromatukoa, Artzapezpikutzak saldu aurretik kendu zuena, gaur egungo obra da, erdiko horma-hobian Santa Luziaren irudi biribila duena buru. Elizaren ondoan Santa Luzia baseliza eta hilerria zeuden.

Antzinako garbitokia. Lanerako lekua izateaz gain, bertako bizilagunentzako bilgune eta solasguneak ere baziren. Oinordetzan jasotako espazio berezi hauetan unibertso propioa sortzen zen, horela, bertan bildutakoek kantatu, istorioak kontatu zein eguneroko bizitzako gertakarien berri ematen zioten elkarri. Hori bakarrik ez, izan ere, garbitokiak herriko gertakari ugari eta desberdinen lekuko ere izaten baitziren.


JAIAK

Irailaren 14an ospatzen ziren Gurutze Santuaren omenez.

ITURRIAK

* Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia, I. atala, Nafarroako Erresumaren, Bizkaiko Jaurerriaren eta Araba eta Gipuzkoako probintzien bilduma egiten duena (1802).
* Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar de Pascual Madoz (1845-50).
* Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Etnografikoa.
* Nafarroako Herri Artxiboa.
* Nafarroako Entziklopedia Handia.

Logotipos Subvenciones Turismo Navarra