Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

LEGEZKO OHARRA

1. IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Erakunde titularra ESTERIBARKO UDALA da. Helbidea: Orreaga etorbidea 13, 31630 Zubiri (Nafarroa); IFK: P3109700I; harremanetarako posta ayuntamiento@esteribar.org yeta telefonoa: +34 948 304 071.

2. EDUKIA ETA ERABILERA

Esteribarko Udalak, web orri honen bidez, herritarrentzat interesgarria izan daitekeen informazioa eman eta udal gestioak eta tramiteak egitea erraztu nahi du.

Udala uneoro saiatzen da azaltzen den informazioa eguneratuta egon dadin, baina ezin du bermatu akatsik ez egotea, ezta edukia erabat eguneratuta egonen denik ere. Udalak beharrezko aldaketak egin ahal izanen ditu informazioa eguneratzeko aldez aurretik abisatu gabe. Erabiltzaileari gomendatzen zaio Datuak Babesteko Politika irakurtzea, batez ere, webgunearen bidez datuak eman behar dituenean.

Erabiltzailea da webguneko informazioa erabiltzearen arduraduna. Udalak ez du bere gain hartuko beste pertsona batzuengandik datorren eta web orrian esteken bidez jasota dagoen erabilera desegokiaren edo edukiaren erantzukizunik. Udalak ez du bere gain hartzen lotura horietako konexio edo edukien ondoriozko erantzukizunik.

Edozein kontsultari edo informazio-eskaerari erantzunez erabiltzaileari eman dakiokeen informazioa orientagarria da, eta inola ere ez da loteslea administrazio-prozedurak ebazteko. Prozedura horiek aplikatu beharreko lege- edo erregelamendu-arauei hertsiki lotuta daude.

Erabiltzaileak ez du erabili behar instalatuta egon daitekeen edozein babes-gailu edo segurtasun-sistema ezabatu, aldatu edo manipulatzeko baliabiderik, baldin eta webgunearen edota haren edukiak arriskuan jarri, kaltea eragin edo hauen erabilezintasuna badakarte.

Esteribarko Udalak eskubidea izanen du bidezko jotzen dituen legezko ekintzak gauzatzeko, hirugarrenek bere web-orriko edukiak legez kanpo erabiltzen badituzte.

3. DATUEN BABESA

PRIBATUTASUN-POLITIKAN irakur dezakezu zer datu biltzen ditugun eta datu pertsonalak nola tratatzen ditugun.

4. JABETZA INTELEKTUALA

Esteribarko Udalaren webgunean argitaratutako eduki guztiak (testuak, irudiak, grafikoak, ikus-entzunezko edo soinuzko edukiak, iturburu-kodeak, etab.), diseinua zein edozein informazio Udalaren jabetzakoak dira eta jabetza intelektualaren eskubideek babesten dituzte. Debekatuta dago adierazitako elementuak erreproduzitzea, banatzea, komunikatzea edo beste moduren batean ustiatzea Udalaren berariazko baimenik gabe.

Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen balizko urraketei eta webguneko edukiei buruzko edozein ohar egiteko, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: dpd@esteribar.org.

5. JURISDIKZIOA ETA LEGE APLIKAGARRIA

Oro har, Udalaren eta webgunearen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude. Bi aldeak Udalaren egoitzako epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira berariaz, kontratu-baldintza hauek interpretatu edo betearaztean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko.

6. BALDINTZAK ALDATZEA

Udalak beretzat gordetzen du LEGEZKO OHAR hau aldatzeko eskubidea, osorik edo zatika, aldez aurretik abisatu beharrik gabe. Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du bere erantzukizuna dela aldian-aldian lege-ohar hau berrikustea.

Azken eguneratzea 2021eko urriaren 27an egin zen.