Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ESTERIBARKO ENERGIA KOMUNITATEA

Udala Esteribarren Energia Komunitate bat sortzea bultzatzen ari da.

ESTERIBARKO ENERGIA KOMUNITATEA. Informazio-saioa: energia-komunitate batean parte hartzeko arrazoiak.

Esteribarko Energia Komunitateari buruzko informazio-bilerarako deia. Heldu den irailaren 25ean, asteazkena, 18:00etan, Ollokiko Gizarte Etxean.
Informazioa nahi duzu? Zure zalantzak argituko ditugu. Saioak ordubete inguru iraungo du. Animatu eta parte hartu! Esteribarko Udalak sustatu eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektua.


UDALA ESTERIBARREN ENERGIA KOMUNITATE BAT SORTZEA BULTZATZEN ARI DA

Esteribarren, klima-aldaketaren aurka eta energia-aurrezpenaren alde borrokatzeko konpromisoa hartu du udalak. Esparru horretan, udalerrian Energia Komunitate bat sortzea bultzatzen ari da.
Baina lanean hasi aurretik, garrantzitsua da jakitea zenbat pertsonak, familiak, taldek eta negoziok parte hartu nahi duzuen.
Parte hartu nahi duzu? Informazioa nahi duzu? Bete erantsitako galdetegia. Ekainaren 30era arte egin dezakezu.ANIMATU ETA PARTE HARTU!
GALDETEGIAREN SARBIDEA

ZER DA ENERGIA KOMUNITATE BAT? ZERTARAKO BALIO DU?

Seguru entzun duzula haiei buruz, baina ez dago oso argi zer diren eta zer onura sortzen dituzten. Ba al dago argiaren ordainagirian aurrezterik eta, aldi berean, ingurumenaren gaineko inpaktua murrizterik? Erantzuna baiezkoa da. Hainbat aukera daude:
• Familia bakarreko etxe batean bizi bazara, eguzki-plakak instala ditzakezu teilatuan. Energiaz eta beroaz (ur beroa, berokuntza, auto elektrikorako kargagailua...) hornitzeko balioko dizute.
• Edo hau adostu bizilagunekin, bai familia bakarreko etxebizitzetan, bai etxebizitza-blokeetan bizi bazara: eguzki-plakak jarri eta produkzioa partekatu. Gainera, hainbat eraikin batu, eta sortutako energia partekatu daiteke.
Horixe bera baita Energia Komunitate bat, herritarren, enpresa txiki eta ertainen eta/edo tokiko administrazioaren elkartze bat, energia ekoiztu, kudeatu, kontsumitu, gorde, partekatu edo saltzeko eta, hala, onura propioa eta kolektiboa sortzeko. Energia elektrikoa edo termikoa sortu, eraginkortasun energetikoa hobetu edo mugikortasun iraunkorreko sistemak garatu daitezke.
Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren laguntza eta finantziazioa ditu.