Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

ESTERIBARKO BIDE-TARDEA

Mapa Tramo Esteribar

Nafarroako Pirinioak dira penintsulako Donejakue bidearen atari. Bide frantsesa edo bide tradizionala dugu Santiagoko bide nagusia, ezagunena eta ibiltzeko gehien erabiltzen dena. Historia eta paisaia-aberastasun handikoa izateaz gain, jauregi, eliza zein jauretxez josia dago. Hauxe dugu Europa osotik Orreagatik pasaz iristen diren erromesek egiten duten ibilbidea.

Esteribarko ibilbideari esker ezagutu daiteke Nafarroako errege Antso Nagusiak XI. mendean ibilbide ofizial gisa sustatutako ondare historikoa, aniztasun natural zein kulturala.

Erro mendatearen gainetik barneratzen da ibilbidea Esteribarrera, kale-herriak, Erdi Aroko zubiak eta urtarotik urtarora kolorez aldatzen diren paisaia ugariei bide emanez.

Zubiri, Osteritz, Ilarratz, Eskirotz, Larrasoaña, Akerreta, Zuriain, Irotz eta Zabaldikatik igarotzen da bidea, eta Arletako Jaurerritik pasa eta Iruñera hurbildu aurretik, Ollokiko paisaiak agurtzen du bidaiaria.

Bertako ondare historikoak, kalitate handiko gastronomiak eta herritarren izaerak ez du inor axolagabe uzten, eta bisitari oro da ezbairik gabe honen lekuko.

Autoz, oinez, bizikletaz edota zaldiz, nola igaro besterik ez duzu erabaki behar. Egun bakarrean ala gehiagotan izan liteke. Zalantzarik gabe, egun bat baino gehiago behar dira ingurua ezagutu eta ibarraz iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera gozatu ahal izateko. Ez da ez, erraz ahantziko duzun bizipena.

Logotipos Subvenciones Turismo Navarra