Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ados zaudela ulertuko dugu.
Cookie-n Politika

SAIGOTS (SAIGOS)

Fotografía Saigots

INFORMAZIO OROKORRA

Esteribarko Kontzejua da eta 70 biztanle ditu (2020). 541 m-ko altueran dago, Iruñetik 22 km-ra eta Arga ibaiaren eskuinaldean. Mugakide ditu iparraldean Urtasun, ekialdean Agorreta, hegoaldean Zubiri eta mendebaldean Leranotz.


HISTORIA

Garai batean, errege-jaurerri izan zen, eta 1280an hau zuen urteko zerga: 40 soldata eta 17 kahiz garagar eta olo, gehi “afari” gisako 20 soldata eta errotako ordainsariak, 2 kahiz eta erdi gari. Orreagako Santa Mariak jauregi bat eta beste zenbait ondasun izan zituen bere mugapean, ziurrenik XIV. mendearen bigarren erditik aurrera.

1835-1845eko udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak eta etxeen artean txandaka hautatu ohi zen herriko erregidoreak gobernatzen zuten, (zazpi etxe 1802an, sei 1847an). Garai hartan haurrak Zubiriko eskolara joaten ziren, eta Saigosko bide nagusia Aldude aldera doan bidea zen, gaur egun mendi-ibilbide gisa berreskuratua eta Zubiri-Eugi artean kokatua.


ONDARE ARKITEKTONIKOA

Erdi Aroko egitura mantentzen duen arren, San Bartolome Parrokia XVI. mendean eraldatu zen. Barnean, bataiarria da Erdi Arotik heldu den elementu bakarra.

Arga ibaiaren gainetik igarotzen den Erdi Aroko zubia ere bada. Beheratutako bi arku ditu eta Vianako Printzea erakundeak zaharberritu du 2020. urtean.


JAIAK

Abuztuko hirugarren asteburuan ospatzen dira, abuztuko 24aren inguruan, San Bartolomeren omenez.

ITURRIAK

* Diccionario geográfico-histórico de España por la Real Academia de la Historia, I. atala, Nafarroako Erresumaren, Bizkaiko Jaurerriaren eta Araba eta Gipuzkoako probintzien bilduma egiten duena (1802).
* Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar de Pascual Madoz (1845-50).
* Nafarroako Unibertsitateko Artxibo Etnografikoa.
* Nafarroako Herri Artxiboa.
* Nafarroako Entziklopedia Handia.

Logotipos Subvenciones Turismo Navarra