
Mintzakide euskarazko mintzapraktika taldeak sortzen dituen egitasmoa da. Beraz, euskara ingurune informal batean erabiltzeko eta praktika beharra dutenei praktikatzen laguntzeko aukera ematen du.
Ikasturte berrian ere Esteribarren taldeak atera nahi dira eta horretarako bilera egingo da, datorren astelehenean, hilak 13, arratsaldeko 17:00etan Zubiriko turismo-bulegoan.
Talde txikitan beraien interesekoa den edozein jardueraren inguruan elkartu eta euskara praktikatzea da helburua: kafe bat hartu, paseo bat eman, kirola egin…
Izen-ematea doakoa da, gutxienez B1 euskara maila eta 18 urte baino gehiago izan behar dira.
Bilerara bertaratu ezin baina interesa dutenek informazioa eskatu dezakete udal Euskara Zerbitzuan (euskara@esteribar.org/ 618 757 377).
Informazio gehiago hemen: www.mintzakide.eus