Categoría: servicio.euskera
EUSKARA IKASTAROEN DIRULAGUNTZEN DEIALDIA 2026
Esteribarko Udalaren Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia zabalik da. 2025-2026 ikasturtean egindako ikastaroen gastua diruz lagunduko da. Eskaerak irailaren 18ra arte aurkeztu daitezke: – 2025/09/01etik 2026/08/31ra bitartean eginiko ikastaroak (estentsiboak, intentsiboak, barnetegiak, online erakoak eta autoikaskuntzakoak) – Udaletxean bertan edo egoitza elektronikoaren bitartez egin daiteke eskaera. – Deskargatu oinarriak hemendik. – Informazio gehiago 618757377 telefonoan edo [...]
ESTERIBARKO EUSKARAREN JAIA 2026
Badator Esteribarko Euskararen Jaia! Aurten, maiatzaren 16an ospatuko da, Zubirin. Urtero bezala, egitarau zabala osatu da: dianak, ibilaldiak, haurrentzako jolasak, bazkaria eta kontzertuak. Bazkariko tiketak salgai daude Etxeberri (Eugi), Perutxena (Larrasoaña), Zubiriko Kiroldegia eta Athika21 tabernan (Ollokin); helduentzat 12 euroan eta haurrentzat 6 euroan. Intolerantziak, beganoak, etab. jakinarazteko, jarri Euskara zerbitzuarekin harremanetan (euskara@esteribar.org edo 618 [...]
NAFARROAKO HAINBAT TOKI ENTITATEK ELKARLANEAN EGINIKO D EREDUAREN ALDEKO KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUTE
2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazio epea datozen asteetan irekitzea aurreikusten da eta D eredua bultzatzeko kanpaina martxan jarri dute haien Euskara Zerbitzuen bitartez. Datozen egunetan abiatuko da Nafarroako hainbat toki entitatek -tartean Esteribarko Udalak- elkarlanean egiten duten D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainaren bidez, familiei D ereduari eta haren onurei buruzko informazioa helarazi nahi zaie, euskarri ezberdinen bitartez. [...]
Euskarazko Produktuen Katalogoa 2025-2026
Gabonak heltzear dira eta gure haur eta gaztetxoei zer oparitu hautatzeko, hemen da 2025eko euskarazko produktuen Katalogoa; euskarazko liburu, disko, komiki, podcast, aldizkari, aplikazio, jolas eta jokoen bilduma. Bi atal ditu: 0-12 urte bitarteko haurrentzat eta 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat. www.katalogoa.eus/haurrak www.katalogoa.eus/gazteak
IPUINAREN ORDUA
Aurten ere euskarazko ipuin-kontaketa zikloa izango dugu ibarreko herrietan zehar. Hona hemen datak eta lehen bi saioen kartela. Zabaldu eta animatu!! 👉 Azaroak 9, 17:00 - Ilurdotz 👉 Azaroak 12, 17:30 - Olloki 👉 Azaroak 16, 17:00 - Eugi 👉 Azaroak 19, 17:30 - Zubiri 👉 Azaroak 23, 17:30 - Larrasoaña
