Categoría: servicio.euskera
2023KO EUSKARAZKO UDALEKUEN ESKAINTZA ZABALA
Euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dugu era.eus webgunean. Esteribarko Udalak diruz laguntzen du euskara hutsez egindako udalekuetan parte hartzea. Helbide honetan aurkituko duzu udalekuen eskaintza osoa: https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/ Esteribarko Udalak diruz laguntzen du udako oporraldian euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea. Udalekuen iraupena gutxienez 4 egunekoa (3 gau) eta gehienez 15 egunekoa (14 gau) izan behar da dirulaguntza [...]
ZER OPARITU GABONETAN?
Haurrentzako eta gazteentzako euskarazko kultur produktuak oparitzea ideia bikaina da. Ezagutu Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria paperean eta interneten https://www.katalogoa.eus/, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin. *Katalogo osoa: KATALOGOA *Haurrak (0-12): https://www.katalogoa.eus/haurrak *Gazteak (12-16): https://www.katalogoa.eus/gazteak Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, 100 [...]
«EUSKERA AHORA» kanpaina abiatu dute gazte eta helduak euskara ikastera animatzeko
Euskara ikastaroetan izena emateko epea irekitzearekin batera, Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta euskaltegiek “Euskara ahora” kanpaina aurkeztu dute, irailean zehar heldu eta gazteak euskara ikastera animatzeko. Kanpainak euskara ikastea aukera erakargarri gisa aurkeztu nahi du, bizipen berriak eskaini eta aukerak zabaltzeko tresna dela nabarmenduz. Informazio guztia: http://www.euskaraikasi.nafarroa.eus https://www.youtube.com/embed/FzcqAssdoKo Euskarazko irakaskuntzaren doakotasunerantz aurrera egiteko asmoz, [...]
Zabalik dago udaleko euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea
2022ko abuztuaren 31ra bitarteko ikastaroak hartzen ditu barne, ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta autoikaskuntzakoak. Eskaerak aurkezteko azken eguna: irailak 16. Info+: https://www.esteribar.org/.../subv.../euskara.ikasi.2022.pdf