Categoría: servicio.euskera
1 eta 3 urte bitarteko haur eta gurasoei eskainitako ikastaroa
Seme-alabei euskararen ezagutzaren hastapenetan laguntzeko baliabideak eta elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak landuko dira, eguneroko errutinako esaldi motzak, formulak eta kantak ikasiz. Tailerra maiatzaren 4an izanen da, 16:30etatik 18:00etara Ollokiko Udal Haur Eskolan. Dindaia Fundazioak eskainiko du eta haur eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal izanen dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izanen da. Izena [...]
2023KO EUSKARAZKO UDALEKUEN ESKAINTZA ZABALA
Euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dugu era.eus webgunean. Esteribarko Udalak diruz laguntzen du euskara hutsez egindako udalekuetan parte hartzea. Helbide honetan aurkituko duzu udalekuen eskaintza osoa: https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/ Esteribarko Udalak diruz laguntzen du udako oporraldian euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea. Udalekuen iraupena gutxienez 4 egunekoa (3 gau) eta gehienez 15 egunekoa (14 gau) izan behar da dirulaguntza [...]