Categoría: servicio.euskera
Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen eskaerak zabalik
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak). Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan. Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.
2024KO UDALEKUEN ESKAINTZA ESKURA
Laster iritsiko da uda, eta zabaldu da jada aurtengo udalekuen eskaintza. Informazio eguneratua aurkituko duzue ERA.EUS atarian. Haur eta gazteek udan 9 aste igarotzen dituzte eskolatik kanpo, eta maiz, euskararen presentzia txikiagoa izan ohi dute haur eta gaztetxo ugarik. Opor garaiko euskarazko kanpaldiak eta udalekuak aukera bikaina dira lagunartean ongi pasatu, eta euskaraz bizipen eta [...]