MINTZAKIDE, EUSKARA PRAKTIKATZEKO MINTZAPRAKTIKA TALDEAK ESTERIBARREN
Mintzakide euskarazko mintzapraktika taldeak sortzen dituen egitasmoa da. Beraz, euskara ingurune informal batean erabiltzeko eta praktika beharra dutenei praktikatzen laguntzeko aukera ematen du. Ikasturte berrian ere Esteribarren taldeak atera nahi dira eta horretarako bilera egingo da, datorren astelehenean, hilak 13, arratsaldeko 17:00etan Zubiriko turismo-bulegoan. Talde txikitan beraien interesekoa den edozein jardueraren inguruan elkartu eta euskara [...]