Categoría: eventos
ESTERIBARKO EUSKARAREN JAIA 2025
Maiatzaren 10ean Larrasoañan ospatuko dugu Euskararen Jaia. Goizean ibilaldiak izanen dira ibarreko hainbat tokitatik Larrasoañara eta bertara iristean argazki erraldoia eginen dugu. Gero, txiki-txokoak, Esteribar Kantuz, bazkaria, kontzertua... Ez galdu! Bazkariko txartelak salgai daude jada, Perutxenan, Ollokiko tabernan, Etxeberrin eta Kiroldegian (azken eguna, maiatzaren 7a).
INAUTERITAKO KANPALDIA 2025 (EUGI)
Ikusi informazioa: INAUTERITAKO KANPALDIA 2025 Ikusi inskripzio-orria: INAUTERITAKO IZEN-EMATE ORRIA
EGUBERRITAKO KANPALDIAK 2024-25
NORENTZAT 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2013 eta 2020 artean jaiotakoak) DATAK Abenduak 23, 24, 27, 30, 31 eta urtarrilak 2, 3 (7egun) Ollokiko Gizarte Bilgunean (eus-gazt*) eta Zubiriko Ludotekan (Euskaraz) *Taldeak adina eta hizkuntza-ereduaren arabera osatuko dira. Talde bereiziak sortu ezin badira, talde elebidunetan bilduko dira. ORDUTEGI MALGUA Sarrera 8:30etatik 10:00etara [...]
GAU BELTZA OSPATUKO DUGU ESTERIBARREN
Udaleko euskara zerbitzua eta Gargarintxo ludotekaren eskutik, Esteribarren ere Gau Beltza ospatuko dugu, eta hainbat tailer eta jarduera antolatu ditugu 31ko astean zehar. Udazkenetik negurako egunak gero eta ilunagoak dira, eta Europa osoan eta Euskal Herrian ere, erritu ezberdinak egin izan dira garai honi lotuta. Urtearen heriotza, uzta bilketa, hildako senideak gogoratzea… Barrura begira jartzen [...]