Autor: ayuntamiento_esteribar
ESTERIBARREN BERTAN EUSKARA IKASI NAHI? – 2021/2022 IKASTURTEA
2021-2022 ikasturtea aski urrun ikusten dugu oraindik… baina… Esteribarren bertan euskara ikasteko gogoz al zaude? Hasierako mailak eskainiko dira, A1 Ollokin eta A2 Zubirin. Taldeak gutxienez 12 lagunekin aterako dira aurrera, beraz, animatzen bazara, jar zaitez harremanetan ekainaren 10era artean Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, 618 757 377 telefonora deituz edo mezua bidaliz (Whatsapp edo Telegram).
Esteribarko Euskara Zerbitzua
Euskara Zerbitzuaren zeregin nagusia da Esteribarko gizarte-bizikidetzaren esparru guztietan euskararen erabilera indartzea. Horretarako, hizkuntza-normalizaziorako baliabideak eta bitartekoak martxan jarri eta euskararen sustapenerako jarduera planak prestatu eta kudeatzen ditu zerbitzuak, udalaren barnean zein udalerri osora begira. Esteribarko Euskara Zerbitzuak hainbat proiektu eta egitasmo lantzen ditu Nafarroako Udaletako Euskara Teknikarien Sarearekin (NUETS) lankidetzan, eta eskuz esku ari […]
ESTERIBARKO UDAL HAUR EKOLAN ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Ikusi hemen zerrenda: ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA