NAFARROAKO HAINBAT TOKI ENTITATEK ELKARLANEAN EGINIKO D EREDUAREN ALDEKO KANPAINA BERRIA AURKEZTU DUTE
2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazio epea datozen asteetan irekitzea aurreikusten da eta D eredua bultzatzeko kanpaina martxan jarri dute haien Euskara Zerbitzuen bitartez. Datozen egunetan abiatuko da Nafarroako hainbat toki entitatek -tartean Esteribarko Udalak- elkarlanean egiten duten D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainaren bidez, familiei D ereduari eta haren onurei buruzko informazioa helarazi nahi zaie, euskarri ezberdinen bitartez. [...]
