Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago
Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan, kanpaldietan edota boluntario-lanetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak).
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan.
Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.