Ikusi plana: PLAN DE PARTICIPACIÓN CIUDADANA. Parcela 22, Polígono 6 Ilurdotz PLAN ESPECIAL DE ACTUACIÓN URBANA REORDENACIÓN PARCELA 22, POLÍGONO 6,ESTERIBAR, ILURDOTZ, NAVARRA
Seme-alabei euskararen ezagutzaren hastapenetan laguntzeko baliabideak eta elebitasunaren bidean laguntzeko gakoak landuko dira, eguneroko errutinako esaldi motzak, formulak eta kantak ikasiz. Tailerra maiatzaren 4an izanen da, 16:30etatik 18:00etara Ollokiko Udal Haur Eskolan. Dindaia Fundazioak eskainiko du eta haur eta gurasoek elkarrekin parte hartu ahal izanen dute. Izena emateko azken eguna maiatzaren 2a izanen da. Izena [...]
Zubirin hurrengo kurtso hau antolatu da: Data: Apirilaren 24tik maiatzaren 5era arte Ordutegia: 16:00tatik 20:00tara Lekua: Esteribarko Udalaren erabilera anitzeko gela (2. Solairua) Izen-ematea esteka honen bitartez egin daiteke. Kurtsoaren kodea 578NS da. Zubiri - abril - Competencias digitales básicas - eus
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (Nafar Lansare) zuzendari gerentearen otsailaren 10eko 164E/2023 Ebazpenaren bidez, 2023rako langabetuak kontratatzeko programaren esparruan, langabetuak kontratatzeko gastua baimendu zen 2023rako (NAO, 49. zk., 2023ko martxoaren 9koa), interes orokorreko eta sozialeko lanak eta zerbitzuak egiteko, eta, Esteribarren kasuan, Esteribarko Udaleko zerbitzu anitzeko brigadaren berezko lanetarako BASOKO HIRU PEOI kontratatzeko, sei hilabetez. Deialdian parte [...]
Euskarazko udalekuen eskaintza zabala bildu dugu era.eus webgunean. Esteribarko Udalak diruz laguntzen du euskara hutsez egindako udalekuetan parte hartzea. Helbide honetan aurkituko duzu udalekuen eskaintza osoa: https://eranafarroa.eus/baliabideak/eskolaz-kanpoko-eskaintza/udalekuak/ Esteribarko Udalak diruz laguntzen du udako oporraldian euskara hutsezko udalekuetan parte hartzea. Udalekuen iraupena gutxienez 4 egunekoa (3 gau) eta gehienez 15 egunekoa (14 gau) izan behar da dirulaguntza [...]