Atzoko egunarekin Esteribarko Eguneko kartel proposamenak baloratu eta bozkatzeko herri-epaimahaia elkartu zen. Aurtengo Esteribarko Egunaren antolakuntzan parte hartzen ari diren elkarte edota pertsonek osatutako epaimahaiak lana izan zuen irabazleak aukeratzeko. Bai helduen eta baita haurren mailan ere berdinketak egon ziren eta ez zen erraza izan hauek ebaztea. Haurren mailan berdinketak behin eta berriro jarraitzen zuenez epaimahaiak bi irabazle izendatzea erabaki zuen.
Azkenean honela geratu dira 2026ko Esteribarko Eguneko kartel lehiaketako saridunak:
Helduen maila
- Saria: Eguna, herria eta jendea (Ainhoa Arrizabalaga Sanchez)
- Saria: ONGI ETORRI!! (Elena Uriz Arangoa)
Haurren maila:
- Saria: “BIDETIK ZEHAR” (Irati Domench Vega) eta “ESTERIBAR HANDIA” (Oihana Padilla Errea)
- Saria: “EUGIKO ERREFLEXUA” (Arrate Goñi Ainciburu)
- Saria: “AUPA ESTERIBAR” (Maite Lekunberri Madotz)
ZORIONAK DENEI!!
Eta mila esker aurtengo lehiaketan parte hartu duzuen guzti guztiei!
Haurren mailan epaimahaiak adina edozein izanda ere haurrek egindako esfortzua baloratu dute, adin bakoitzak dituen gaitasunak eta mugak kontutan hartuz. Gainera, aurtengo parte hartze handia eta orokorrean lanek erakusten duten interesa eta dedikazioa goraipatu dira. Lan gehienek Esteribarko Egunak dakarren festa, kolorea, musika, paisaia… islatzen dute.
Gogoratu haurren mailan parte hartu duten guztiek opari bat jasoko dutela ekainaren 6ean Eugin egingo den sari banaketan.
Bukatzeko, eskerrak eman epaimahaian parte hartu duten kide guztiei.
Irabazleak ikusi: HELDUAK – ADULTOS
Irabazleak ikusi: HAURRAK – INFANTIL
