2025eko Esteribarko Eguneko Kartel Lehiaketako irabazleak

A
A

“DENOK BATERA!” izan da 2025eko Esteribarko Eguneko Kartel Lehiaketaren kartel irabazlea 200 €-KO sariarekin. Epaimahaiak festaren irudikatzea eta karteleko irudien konbinazioaren originaltasuna nabarmendu zituen.

Bigarren sariduna “Tradizioa, musika eta alaitasuna ibarraren bihotzean. Tradición, música y alegría en el corazón del valle” izan da, kasu honetan 100 €-rekin hornitua.

Haurren kategorian, honako kartel hauek aukeratu dira:

  1. postua: “Evenepoel”
  2. postua: “Dantza!”
  3. postua: “Suzko Erraldoia”

Epaimahaiak karteletan isaldatzen den lana eta esfortzua goraipatu ditu, adina edozein izanda ere. Koloreak eta eta festaren irudikapena ere baloratu dira.

Hala ere, haurren kategoriako parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dute ekainaren 7an Zubirin egingo den sari banaketan, Esteribarko Egunean (ordutegia zehazteke dago).

 

Irabazleak ikusi: Helduak – Adultos

Irabazleak ikusi: Haurrak – Infantil

Menú principal x