Euskarazko udalekuetarako dirulaguntzen eskaerak zabalik
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago Esteribarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei haurrek euskara hutsezko udalekuetan, kanpaldietan edota boluntario-lanetan parte hartzeagatik (Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak). Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 30era arte irekia dago, udaletxean bertan edo erregistro elektronikoan. Dirulaguntzen baldintzen inguruko informazio guztia hemen.