Etiketa: modelod

Hautatu D Eredua

“Aspalditik gatoz eta urrutira goaz”

Euskarazko irakaskuntza. D eredua

Otsailaren 3a eta 7a bitartean eskolatze aurrematrikularako epea irekita egonen da. Oharra sinatzen duten Toki Erakundeek “Aspalditik gatoz eta urrutira goaz. Euskarazko irakaskuntza. D eredua” goiburua duen kanpaina bultzatzen dute.

Kartelen, bideo baten eta sare sozialetan zabaldutako komunikazioen bidez, euskarazko irakaskuntza oso interesgarria dela azaldu nahi diete familiei, hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen hezkuntza teknikoa eta humanoa izateaz gain, gertuko kulturaren gozamenaren bidez mundu zabalari begiratzeko aukera ere eskaintzen baitu. Helburu hura kontuan harturik, Toki Erakundeek, Euskara Zerbitzuen bidez, era askotako baliabideak eskaintzen dizkiete familiei euskararen ezagutza eta erabilera bizkortzeko.

Udalak: Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Estella-Lizarra, Esteribar, Etxauri, Galar Zendea, Gares, Oltza Zendea,  Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia. Mankomunitateak: Bortziriak, Irantzu, Sakana, Izarbeibar