Uharte eta Esteribarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua

Lehendakaria: Iñaki Crespo San Jose

Bi udalerrietako, Uharte eta Esteribar, bizilagun guztiei zuzenduriko lehen mailako arreta zerbitzua da.

Gizarte Zerbitzuen egitekoa norbanakoei, taldeei eta komunitateei laguntza eta asistentzia pertsonala eta zuzena ematea da, gizartean horien gizarteratzea bultzatzeko.

Gizarte Zerbitzuen Sistema Publikoaren xedea da gizartearen barruan pertsonaren garapen osoa eta askea bultzatzea, ongizate eta bizi kalitate hobea lortzeko,
baita gizarte-marjinaziora eramaten dituzten arrazoiei aurre-egitea.

Lehen mailako arreta da; laguntza behar duen pertsonaren edo pertsonen eta Zerbitzu Publikoaren arteko lehen hartu-emana. Edozein eskaeraren edo beharraren aurrean hurbilen dagoen erantzuna.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren baitan lan egiten duten profesionalek lantaldean garatzen dute haien lana, eta bi udalerrietan lan egiten duten gainerako entitateekin elkarlanean ere.

Contact

Opening hours

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 8:30tatik a 14:00ak arte Uhuarteko Udalaren 3. solairua (Uharte)
Asteartea eta azteazkena 9:30tatik a 13:00ak arte Esteribarko Udalan (Zubiri)