Esteribarko Kiroldegia – Zubilan

Esteribarko kiroldegian, Zubirin, ondoko hauek aurkitzen ahal ditugu:

  • Muskulazio-gela
  • Kirol-pista
  • Frontoia
  • Erlaxazio-gela
  • Mugimendu-gela
  • Rokodromoa
  • Spinning-gela
  • Gizonentzako eta emakumeentzako sauna
  • Turismo Bulegoa
  • Ludoteka

Udan, helduentzako klimatizatutako igerilekua dago kanpoan baita haurrentzat ere. Jolasteko igerilekua eta plisti-plasta ibiltzekoa.

Muskulazio-gelan teknikari bat dago. Horrek banakako entrenamenduak prestatzen ditu lesioak osatzeko, sasoian jartzeko, pisua galtzeko, frogak prestatzeko…

Frontoiak eta kantxa egun baterako edo hiru hilabeteko erreserbatzen ahal dira.

Gainera, kiroldegian honako ikastaro hauek ematen dira: zumba, pilates, nagusientzako soinketa, spinnig, taekwondo, cross fit, trx, yoga…

Era berean, neguko igeriketa ikastaroak ematen dira Uharten.

Txikienentzako multikirola, psikomotrizitatea, taekwondo eta kluben bitartea: futbol-aretoa, volley ball eta pilota.

Kiroldegian ludoteka zerbitzu bikaina ere bada, Gargarintxo ludoteka, lehen aipatu dena.

José Mª Huarrizek zuzendutako Esteribarko Udaleko Pilota Eskolak 10 urte baino gehiagoko ibilbidea du. Gaur egun, 6 eta 12 urte bitarteko 25 ikasle ditu.

Beranduago, voleibol eskola sortu zen. Gazteentzako kirola egiteko beste aukera bat da, handitzen ari dena, futbol-aretoko taldeak bezalaxe.

Bestetik, kiroldegi honetan zenbait txapelketa jokatzen dira: areto-futbola (30 urteko tradizioa duen Xabier Zubiri txapelketa), frontenis, ping pong, 3×3… baita bestelako ekitaldiak ere: Kirol Jardunaldiak, Bazkidearen astea, Esteribarko Krosa, areto-futboleko 12 orduak…

Esteribarko Kiroldegiak ere egoitza du zerbait profesionali: podologia eta dietetika eta nutrizioa.

Contact

Opening hours

Udako Ordutegia:
-Astelehenetik igandera 9:30 - 21:30
-Igerileku ordutegia Astelehenetik igandera 11:00 - 20:00