Gargarintxo Ludoteka

Ludoteka zerbitzua Zubirin abiatu zen 1997. urtean. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako elkartzeko gunea eta bere sorreratik handitzen segitzen du. Egoitza Esteribarko kiroldegian dago.

Zubilan enpresa, Uharte eta Esteribarko gizarte zerbitzuetako Mankomunitatearekin elkarlanean gune hori koordinatzen dute. Elkarlan horri esker, urtean zehar kanpaldiak antolatzen dira: Eguberrietan, inauterietan, aste santuan eta udan. Era berean, zenbait talde daude astero, astelehenetik ostiralera.

Ludotekako edo udako kanpaldietako izen emateak urtero egiten dira ekainean eta eskaera asko jasotzen dira.

Contact