Orreaga Musika Eskola

-Instrumentuak: Metalezko haize instrumentuak ( tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa) zurezko haize instrumentuak (klarinetea, zeharkako txirula, saxofoia, txistua, gaita)
tekla (akordeoia, pianoa, trikitixa) sokazkoak (gitarra klasikoa biolina)
-Ahots-musika: abesbatza
-Lerro Modernoa “Orreagarock”: Gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa, pianoa/ teklatu modernoak, ahots modernoa eta saxofoia

-Zikloak:
   ·Hastapena: Musika eta mugimendua I eta II ( 4 eta 5 urte) // Musikaren hastapena (6 urte)// astean ordubeteko saio bat, gehienez 15 ikasle eta gutxienez 4.

·I Zikloa: Adinak 7/8 urtetatik (2. LH) 11/12 urtetara (6. LH). Mailak (1.tik 5.era)
   -Musikaren Hizkuntza: Astean ordubeteko saio bat, gehienez 15 ikasle eta gutxienez 4. Derrigorrezkoa.
   -Instrumentua: 30 minutu astean banaka irakaslearekin.
  -Taldeak: 7/8 urtetik aurrera, 1. Zikloan, nahitaezkoa izanen da gutxienez taldeko klase batera joatea, ikasleak egoki ikusten duen adina taldetan parte hartu ahalko du.
Haurren abesbatza,Konboak, batukada, Fanfarrea, txirulen taldea, gitarren taldea, txistuen taldea.

·II. Zikloa: 12/13 urtetik aurrera (DBH 1) eta edozein adinetako helduak.
   -Amateur programa eta orreagarock: Programa hori zuzendurik dago musika ikasketei jarraipena eman nahi dieten ikasleei baina ez modu profesionalean edota beren ikasketak lerro modernoan egin nahi dutenei.
Instrumentu eta taldekako klaseak ez-ezik Armonia Modernoa, Bat-bapatekotasuna eta Teknologia ere arian –arian ikasiko dira.
   -Kontserbatoriorako Prestaketa Programa, profesionala: Programa honetan, era profesionalean beren musika ikasketei jarraipena eman nahi dieten ikasleei prestakuntza eskaintzen zaie.
Instrumentu klaseen iraupena astean, 45 minutukoa izanen da, banaka. Musikaren Hizkuntzaren ordutegia ikasleen interesaren araberakoa izanen da.
Ikasleek aukeratu ahalko dute instrumentuetako taldeetara joatea, hala nahi izanez gero.

    -Helduendako programa: Heldu zaleendako pentsatutako hezkuntza-eskaintza da, bai hasierako edo oinarrizko mailakoentzat bai instrumentu bat jotzen ikasi eta gozatu nahi dutenentzat, musika klasikoa zein modernoa.

Ere berean, beren seme-alabekin musika formazioa partekatu nahi duten gure ikasleen gurasoei zuzenduriko programa da. Programa pertsonala eta neurrira egindakoa da, ikasleen ezaugarrietara egokitua.

Helduek, beren beharretara egokitutako programa segituko dute. Berariazko Musikaren Hizkuntza ikasten dute eta eskolako programa eta talde guztietan parte hartzeko aukera dute.

  -“Taldea soilik” aukera: Jarduera egoki funtzionatzeko ezagutza eta gaitasun ezin hobeak erakusten dituzten ikasleei zuzendurik, taldekako ikasgaiak soilik ikasteko interesa dutenentzat.

Contact