Gaur

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina martxoaren 12tik maiatzaren 31ra. Hartu maileguan liburu bat Eugiko Ostatuaren liburutegian (Iroso) eta jaso txeke bat beste liburu bat erosteko %35 merkeago. Argibideak Euskara Zerbitzuan.

Ver documento PDF

Esteribarko 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako euskarazko aisialdi taldea.

Proiektu honen helburu nagusia aisialdiaren esparruan euskararen erabilera sustatzea da eta horrela, nerabeei baliabideak eskaintzea euskarazko ahozko komunikazio gaitasuna aberasteko, batez ere, hizkuntzaren erregistro ez formalean. Halaber, Esteribarrek eskaintzen dituen baliabideak erabilita, aisialdirako gune integratzaile eta parte hartzailea sortu nahi da, nerabeei euren gaitasunak eta trebetasunak garatzen ahalbidetuko diena. Hamabostean behin elkartuko dira, larunbat arratsaldeetan 16:30etatik 19:00etara.

Izen ematea: horretarako prestatutako buzoietan orriak sartuta, Kiroldegian, Eugiko Iroson edo Pedro de Atarrabia institutuan. Informazioa: Udaleko Euskara Zerbitzuan 948 304071 / 618757377

Ver documento PDF