Albisteak

2020ko Emakumearen Eguna Esteribarren

2020ko martxoaren 6, ostirala: Defentsa pertsonaleko ikastaroa Ollokin

Viernes 13 de marzo de 2020ko martxoaren 13, ostirala: Defentsa pertsonaleko ikastaroa Zubirin

2020ko martxoaren 11, asteazkena: Emakume erromesei harrera Zubiriko zubian

2020ko martxoaren 7, larunbata: Esteribarko Emakumeen Elkarteak antolatutako afaria Gau Txorin

APP PART ESTERIBAR

Part Esteribar aplikazioa asmo onez sortu zen, baina produktuak ez ditu bere hasierako helburuetan aurreikusitako igurikimenak bete.
Hori dela eta, EZ DU FUNZIONATZEN, ez du inolako mantentze edo edukien eguneratzerik egiten.

Hautatu D Eredua

“Aspalditik gatoz eta urrutira goaz”

Euskarazko irakaskuntza. D eredua

Otsailaren 3a eta 7a bitartean eskolatze aurrematrikularako epea irekita egonen da. Oharra sinatzen duten Toki Erakundeek “Aspalditik gatoz eta urrutira goaz. Euskarazko irakaskuntza. D eredua” goiburua duen kanpaina bultzatzen dute.

Kartelen, bideo baten eta sare sozialetan zabaldutako komunikazioen bidez, euskarazko irakaskuntza oso interesgarria dela azaldu nahi diete familiei, hizkuntza aniztasuna kontuan hartzen duen hezkuntza teknikoa eta humanoa izateaz gain, gertuko kulturaren gozamenaren bidez mundu zabalari begiratzeko aukera ere eskaintzen baitu. Helburu hura kontuan harturik, Toki Erakundeek, Euskara Zerbitzuen bidez, era askotako baliabideak eskaintzen dizkiete familiei euskararen ezagutza eta erabilera bizkortzeko.

Udalak: Agoitz, Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Eguesibar, Estella-Lizarra, Esteribar, Etxauri, Galar Zendea, Gares, Oltza Zendea,  Orkoien, Uharte, Zizur Nagusia. Mankomunitateak: Bortziriak, Irantzu, Sakana, Izarbeibar