Gaur

KORRIKA Esteribarren

Datorren aprirlaren 4an Korrika 21. Garesetik abiatuko da eta larunbatean, hilak 6, Esteribarrera iritsiko da. 19:30ak aldera Uhartera iritsiko da, ondoren Esteribarren sartzeko eta 21:00ak aldera Zubirira helduko da. Ziharraize Kultur Elkarteak, Esteribarko Udalak eta Zubiriko eta Saigotseko Kontzejuek 557, 558 eta 559 kilometroak erosi dituzte, hurrenez hurren, Magnesitasetik Zubiriko irteeraino. Anima zaitez eta parte hartu!.Ondoren, afaria eta musika izanen da Luzianoren eskutik Gau Txorin. Txartelak salgai daude Kiroldegian eta Gau Txorin osteguna arte. Egun berean Karro-poteoa izanen da Zubirin 18:00etatik aurrera.

Musika emanaldia: Demode Quartet. Martxoak 30, larunbata Gau txorin.

Korrika kulturalaren barnean, martxoaren 30ean, larunbata, musika emanaldi ederra izenen da Zubirin Demode Quartet taldearen eskutik. “Epa txiki” ikuskizuna Koreografiak, umorea eta euskarazko betiko kanten bertsioak biltzen dituen emanaldia da, publiko orori zuzendua da eta txikientzako keinu bereziak eskaintzen ditu Epa txikik. 18:00etan Gau txorin, Zubirin.Sarrerak salgai Kiroldegian edo larunbatean bertan Gau Txorin : 3 €.

Udalekuak euskaraz 2019

Udaleko Euskara Zerbitzuak euskaraz antolatzen diren udalekuen bilduma egin du, gure inguruan dagoen eskaintza zabal honetatik aukera dezazun. Gainera, udaleku horietara joateko diru laguntza deialdia onartu du Udalak. Galdetu Euskara Zerbitzuan.LH-digitala